
Urola Garaia, Erdia eta Kosta eskualdeetako ordezkariak, tartean Zumarragako eta Urretxuko alkateak Markel Olano Ahaldun Nagusiarekin eta Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin elkartu dira, hiriarteko garraio publikoaren sistema aztertzeko eta egin daitezkeen hobekuntzen gainean eztabaidatzeko. Hiriarteko garraio publikoaren sistema aztertzearekin batera, gaur egun Eusko Trenek kudeatzen duen Foru Aldundiaren eskumeneko esleipena berritzea ere aztertu dute.
Egin diren eskaeren artean daude Urola Garaia eta Erdia eskualdeak lotzeko egun dagoen autobus zerbitzua hobetzea eta batez ere Zumarragako ospitalerako zerbitzuak indartzea. Garraio publikoaren zerbitzuko esleipen lehiaketako oinarriak udan argitaratzea aurreikusten dute Gipuzkoako Foru Aldundikoek, eta emakidaren erabakia abendurako onartuta egotea.
Argazkia: Urola Garaia eta Erdia lotzen duen Gi-631 errepidea.