
Lehen hezkuntzako laugarren etabosgarren mailako haurrek zuhaitzak landatuko dituzte Ipar Haizea etaOspitalearen inguruetan eta aurten berrikuntza gisa, 2009anjaiotakoen gurasoek ere landaketan parte hartuko dute.
Hogeita hamaikagarren aldia beteko duaurten Zumarragako Zuhaitz Egunak. Eta aurrez aipatu bezala,berritasun nabarmen batekin dator gainera 31. aldi hau, izan ere iazjaiotako 51 haurren izenak landatuko diren zuhaitzen euskarrietanjartzea da asmoa. Haurrak koskortu bitartean gurasoen arduralitzateke zuhaitzak zaintzea. Ez da hau dena den, aurten izango denberrikuntza bakarra. Aurten doako autobus zerbitzua jarriko duUdalak, goizeko 10:30ean izango da irteera ordua parrokia ondoan etabuelta 12:30erako aurreikusten da.
Zuhaitzen landaketan parte hartu nahiduten guztiek hilaren 22ra arte izango dute irekita izena ematekoepea.
Argazkia: iaz egin zen Zuhaitz Eguneko une bat.