Ezer ere ez al da dirudiena erakusketa honetan?
Izen hori bi arrazoirengandik jarri diot erakusketari. Aldebatetik, oso teknika errealista erabiltzen dut, eta, horregatik, askokuste dute nire lanak argazkiak direla. Bestalde, oso izenburu zabalada, eta artearen kontzeptuarekin bat datorrela iruditzen zait. Izanere, obrak sortzeko bitarteko engainagarriak erabiltzen dituguartistok. Artelanetan, ezer ez da dirudiena, guztia fikzioa baita.Esaterako, artelan askok hiru dimentsio dituztela dirudi, baina, berez,bi dituzte.
Zer teknika erabiltzen dituzu?
Alde batetik, marrazkiak egiten ditut, eta, bestetik, behineginak ditudan marrazki horien erreprodukzioak edo grabatuak egitenditut. Horiek egiteko, teknika beltza deritzona erabiltzen dut; paperedo hondo beltza abiapuntutzat izanik, horien gainean borratzeko gomakerabiliz sortzen ditut koadroak. Goma horiekin kolore beltzak gastatzenjoaten naiz, zuri-beltzezko nahiz koloreetako irudiak sortu arte. Azkenbatean, beltzari argia sartzen joaten naiz, borratzeko goma horienbidez.
Ez al da paradoxikoa obrak borratzeko gomen bidez sortzea?
Bai, hala dirudi. Izan ere, gomek tinten lana egiten dute.Baina eskulturan ere berdina gertatzen da; harrizko edo buztinezkoblokeak dauzkate abiapuntutzat, eta bloke hori zatitzen, gastatzenjoaten dira, obra sortu arte.
Beraz, zuri-beltzeko koadroak edo koadro ilunak sortzen dituzu.
Bai. Oso koadro tenebristak dira. Koloreetako obretan, esaterako, Rembrandt edo Caravaggio artisten obretara gerturatzen naiz.
Zer gai jorratu dituzu erakusketa honetan?
Figurak presente daude. Argazkietara gerturatzen dira, beraz.Baina pertsona horien espresioei berebiziko garrantzia ematen saiatzennaiz, sentsazioak sorrarazteko asmoz.
Teknologia digitalak artean mugak apurtu dituela uste al duzu?
Baietz uste dut. Teknika tradizionalak nahiz teknologikoakerabiltzearen alde nago. Besteak beste, grabatuak egiteko ereteknologia berrietara jotzen baitut. Bi tresnak dira interesgarriak.Kontuan izan behar da teknologia berriak tradizionalen oinordekodirela.
Grabatu guztietan erabiltzen al dituzu teknologia berri hauek?
Marrazki original bat egin eta hortik edizio grabatura pasatunahi dudanean, marrazkiari zerbait gehitzen saiatzen naiz, teknologiahorien bidez. Esaterako, Basajaun lanean, basajaunarenmarrazkia egiteko, Ian Anderson Jethro Tull taldeko abeslarianoinarritu nintzen. Behin hori eginda eta edizio grabatura pasatzeko,espartzua eskaneatu nuen eta aurpegiaren irudiarekin nahastu nuen.Hala, espartzuak belarra irudikatzen du, eta basajaun modernoa sortudut.
Egiten dituzun marrazkiak argazkietatik gertu daude.
Bai, eta kontu hori eragozpen gisa ikusten dut. Obra bakoitzaridenbora asko eskaintzen diot, eta jendeak obren atzean trukuren batezkutatzen duela uste du. Baina eskuz egindako irudiari berebizikogarrantzia ematen diot. Teknikak, berez, ez du ezertarako balio;teknika hori landu egin behar da. Beraz, teknikaren atzean izugarrizkolana dagoela kontuan izan behar da. Erretratuen ordez paisaiak egingobanitu, beharbada errazagoa izango litzateke. Baina urte batzuk pasatudira honetan hasi nintzenetik eta orain badakit benetan gustuko dudanapertsonen figurekin lan egitea dela.