Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Euxebi eta Itziar, emakume baserritarren ahotsa (155. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/03/22
Otamotz

Saria Euxebi Ormazabal zumarragarraketa Itziar Sasieta urretxuarrak jaso zuten guztien izenean. Biekinhitz egin dugu euren bizitzari eta emakume baserritarrei buruz.

Zer baserritakoak zarete? Zer diozuezuen gurasoei buruz?

Itziar Sasieta (I.S.): Mendizabalbaserrikoa naiz. Aita bertakoa zen eta ama Beidakar baserrikoa. 15seme-alaba hezi zituzten. Amona hemen ezagutu nuen, baita nireaitaren lehengusu bat… Garai batean 19 lagun egon ginen hemenbizitzen. Aitak baserrian lan egiten zuen. 56 urterekin hil zen etagu, ahal bezain pronto, kalera joan behar izan genuen lanera etxerazer edo zer ekartzeko. 12 urterekin Odriozola sendiaren umeakzaintzera joan nintzen. Avenida tabernako nagusiak ziren.

Jaiki eta umeak eskolara eramatennituen. Ondoren etxeko lanak egiten nituen eta arropa eta tabernakotrapuak eta mantalak garbitzen nituen. Bukatzen nuenean, tabernarajoaten nintzen lanera. Aita hil eta gutxira joan nintzenez bertaralanera, lutua eraman nuela gogoratzen dut: egungo arropa aukerarik ezzegoenez, zuri-beltz koadrodun bata batzuk janzten nituen. Bezerobatek, Zumarragako arrandegikoak, bata zahar horiek kentzeko esatenzidan beti. Sofritu egiten genuen, etxean ez baitzen gauza askoerosteko aukerarik: ama alarguna zen eta, gainera, oraindik 50 urtebete gabe zituenez, ez zitzaion alarguntasunik tokatzen.

Eskola utzita al zenuen ordurako?

I.S.: Eskolara arratsaldeetan joatekobaldintzarekin jaitsi nintzen kalera, baina ikastea ez zitzaidan askogustatzen, ezin nintzen beti joan eta besteek aurrea hartzen zidaten…Arratsalde batzuetan umeak zaintzen gelditzen nintzen eta, egia esan,eskolan baino gusturago ibiltzen nintzen. Nire lagun mina,Ipeñarrietako Begoña, artzain ibiltzen zen etaharengana joaten nintzen umeekin.

Urte askotan ibili al zinen horrela?

I.S.: Ez. Umea nintzen eta etxeko giroafalta nuen. Bederatzi hilabete pasatu ondoren, jai nuen egun bateanetxera etorri nintzen eta amari itzuli egin nahi nuela esan nion.

Nola gogoratzen duzu ama?

I.S.: Langile ikaragarria zen. 80urterekin baratzean lanean jarduten zuen. Osasun ikusgarria izanzuen. 60 urterekin ez zuela inongo ajerik esaten zuen. Bizimoduarinagoa hartuko zuen, baina hura tokatu zitzaion… Gurekin etxetikkanpo afaltzea asko gustatzen zitzaiola gogoratzen dut.

Urretxuko Mendizabal baserrian biziizan zara beti.

I.S.: Hona ezkondu ginen. Hemen ama,osaba ezkongabea, anaia ezkongabea eta oraindik ezkondu gabe zegoenahizpa bizi ziren. Kaleko etxea oraindik bukatu gabe zegoen eta huraegiten zutenean hara joatekotan ginen, baina katerik gabe lotutagelditu nintzen. Nire ahizpa ezkondu eta joan egin zen. Nola utzikonuen ama bi ezkongaberekin?

Eta zuk, Euxebi, zer diozu?

Euxebi Ormazabal (E.O.): Goiburubaserrian jaio nintzen eta 27 urterekin Sagaspera ezkondu nintzen.Harrezkero, han bizi naiz. Nire aita ere gazte hil zen: 48 urterekin.Etxean, amarekin eta aitonarekin, hiru anaia-arreba gelditu ginen. Bianaiak fabrikan lanean hasi ziren eta ni etxean gelditu nintzen.Itziarrek esan duen bezala, norbait gelditu behar!

Euxebi, ez al duzu sekula etxetik kanpolan egin?

E.O.: Noiz edo noiz Antiora joatennintzen Paulari tabernan laguntzera, baina ezkondu nintzenetik ez dutetxetik kanpo lan egin.

Non egin zenituen ikasketak?

E.O.: Zumarragan, Nazionaletan.

I.S.: Nik ere herrian ikasi nuen.

Nola gogoratzen duzue kaleko haurrekinzenuten harremana?

I.S.: Niretzat oso gogorra zen.

E.O.: Apartatu egiten gintuzten.

I.S.: Lotsatiagoak ginen etaezjakintzat hartzen gintuzten.

E.O.: Ez genuen beti eskolara joaterik,baserrian lana baitzegoen. Eskolara joan nahi genuen, baina baserriangelditu beharra zegoen. Atzean gelditzen ginen. Ez tontoagoakginelako, baizik eta eskolara egunero joaterik ez genuelako.

I.S.: Nire anaia batek beti esatendidan moduan, “gu tontoak izango gaitun, baina probatu gabegaudelako. Bestela, zer izango ginen gu?”. Ez dugu aukerarik izan.

Gainera, gazteleraz kaleko haurrekbaino okerrago hitz egingo zenuten.

I.S.: Ez pentsa… Moldatzen ginen.

E.O.: Beraiek euskaraz baino hobetomoldatzen ginen gu erdaraz. Euskaraz azkar hitz egiten genuela etaezin zigutela jarraitu esaten ziguten. Guk, ordea, ondo ulertzengenien erdaraz egiten zutenean.

I.S.: Azkenean, zeintzuk zirenbizkorragoak? (barre).

Nolakoa zen garai hartako baserrikobizimodua? Egungoa erosoagoa izango da…

I.S.: Aurrerapenak ditugu, bainabaserrian gogor lan egin behar da oraindik ere.

E.O.: Egunero lan egin behar da eta ezdira zortzi ordu, 16 baizik.

I.S.: Senarra dagoeneko erretiratutadago eta garai batean baino lasaixeago gabiltza. Ganadurik ez dugu,gainera. Dena den, baserria oso lotua da. Baserria mantentzea nahida, baina zer laguntza ematen zaigu hemen jarraitzeko? Bestalde,baserritarra pentsio oso eskasarekin gelditzen da erretiratzendenean. Gizonezkoena ez da 600 eurora iristen. Alarguntzen bagara,zerekin gelditzen gara? Tristea da benetan. Normala iruditzen zaitbaserritarrak kalera joatea lanera. Baina baserri inguruakgarbitzeari uzten badiogu sasiz beteko da dena, e? Mendira joaterikez litzateke egongo…

E.O.: Gainera, orain bertan haizeakegin dituen kalteak… Horiek guztiak konpondu egin behar dira.Zerekin? Pinuak ez ditu inork erosten…

I.S.: Udaletxeak kalean egin beharrekoguztia egiten du, baina baserrietara ez dira etortzen laguntzera.Baserritarrok zergarik ez dugula ordaintzen dirudi…

Emakumeen lana bereziki gogorra al dabaserrian?

I.S.: Nik, egia esan, denetik egin dut:goizean lehenengoa ganadu jira egitea zen, gero jorrara joaten ginen…Etxean ama edo amona egoten zen bazkaria prestatzen. Bazkaldu ondorenanaiak siesta egitera joaten ziren eta guri sukaldea jasotzeatokatzen zitzaigun. Haiek jaikitzen zirenean, lanean segitzeko prontogeunden.

Siestarako eskubiderik ez zenuten,beraz…

I.S.: Orain hartzen dugu, e?

E.O.: Nik oraindik ez dut eskubidehori. Baserriko emakumeon bizitza gogorra da.

I.S.: Gizonari lagundu behar zaiolairakatsi ziguten. Igandeetan, goizeko 6.30eko mezatatik bueltan,emakumeok etxea garbitzen genuela gogoratzen dut.

Kaletarrek gutxiagotzat hartzenzintuztetela esan duzue. Hala, lagun gehienak baserritarrak izangozenituzten.

E.O.: Gehienak bai.

I.S.: Garai hartan gehienokbaserritarrekin ezkontzen ginen. Igandeetan erromerietara joatenginen (Elosura, Martirietara…). Mutilak bazkalostean joaten zirenerromeriara eta hiru ahizpak etxean gelditzen ginen. Behia jetzibehar genuen etxetik irten aurretik. Gero, hankak txikitu beharreanjoaten ginen erromeriara… Oso ondo pasatzen genuen: dantza egitengenuen eta mutila gerturatzen genuenerako etxera. Mutilek motorrazuten eta motorrean ekartzen gintuzten etxera. Hori zen gure festa.Kitto.

Kaletarrak ez al ziren erromerietarajoaten?

E.O.: Herriko plazan dantza egitenzuten. Gu udan erromerietara joaten ginen eta neguan plazara.

Baserritarrak plazaren alde bateanegoten ginen.

I.S.: Nola ez ginen apartatuko ba? Betimesprezatu egin gaituzte, baina ez dut uste beste batzuk bainoezjakinagoa naizenik. Joan behar dudan tokira joanda ere, moldatzennaiz.

E.O.: Gainera, egun emakume baserritargehienok autoa dugu eta oso ondo etortzen da. Gure kasa kalerajoateko aukera ematen digu.

Egun emakume baserritarren bizimoduaerosoagoa da, beraz.

I.S.: Lehen ez genituen aukerak ditugu.Anaiak etxeko batek gidatzeko baimena izatea nahikoa zela esatenzidan. Eskerrak atera nuen! Gainera, nire zaletasunik handienaudazkenean perretxiko bila joatea da eta ez dut inoren beharrikjoateko. Izan ere, nire senarra ez da batere zalea.

E.O.: Nik ezkondu eta berehala ateranuen gidabaimena. Sagaspera joan eta berehala esan zidaten aterabeharko nuela eta ez dut inongo damurik. Kalea gertu dugu, baina ezda hori kontua. Garai batean astoarekin joaten ginen esnea partitzeraeta goiz guztia kalean pasatzen genuen. Egun, ordea, presaka bizigara.

I.S.: Aitak Morris bat zuela etakarrozeria egurrezkoa zuela gogoratzen dut. Harekin joaten ginenesnea partitzera. Gero eskolara joaten ginen. Ahizparen etxeanbazkaltzen genuen eta arratsaldean oinez itzultzen ginen etxera. Aitahil zenean berriz astoarekin ibiltzen hasi ginen. IpeñarrietakoBegoña eta biok elkarrekin etortzen ginen. Haren astoa nireabaino azkarragoa zen, baina ez nuen lasterketa galdu nahi. Hori delaeta, laranja azalak botatzen nizkion bere astoari jaten geldituzedin. Ondo pasatzen genuen!

E.O.: Egun baino lasaiago bizi ginen.

I.S.: Erlojuari ez zitzaion begiratzen.Ez genuen erlojurik… Artajorran geundenean, Iberdueroren linearenitzala toki zehatz batera heltzen zenean joaten ginen bazkaltzera.Egun baino gutxiagorekin konformatzen ginen. Egun ezerk ez gaituasetzen. Sekula ez gaude konforme.

E.O.: Gu Antioko kanpaiek hamabi aldizjotzen zutenean joaten ginen bazkaltzera.

I.S.: Izan ere, garai hartan 12.00etanbazkaltzen zen…

Urretxu eta Zumarragako baserritarrenartean harreman estua izan al duzue?

I.S.: Nire ustez Urretxun bertakotaldea zegoen eta Zumarragan Zumarragakoa. Ez ginen elkarrekinibiltzen. Ipeñarrietako Begoña kalera joan ezindaegoten zen eta nire ahizparekin joaten nintzen.

E.O.: Nire lagunik handienak … Euxebieta Kortako Mari Jose izan ziren. Orain, berriz, Urretxuko etaZumarragako gazteak nahastuta ibiltzen dira.

Baserrian gogor lan egiteaz gainseme-alabak hezi dituzue.

E.O.: Nik hiru. Bi etxean daudeoraindik eta bat ezkonduta: Urretxuko Agerre baserrian. Hiruseme-alaba ditu: bi mutiko eta neskatxo bat.

Alabek zuk izan duzuna baino bizimoduerosoagoa al dute?

E.O.: Nirearen oso ezberdina dute.Ezkondutako alaba lanera joaten da eta amaginarrebak egiten dizkioetxeko lanak. Koinatuak eramaten dizkio umeak eskolara, aitakekartzen ditu… Bera etxera heltzen denerako, bazkaria eta umeakprest daude. Arratsaldean berak egin behar izaten du dena, baina ezda lehengo gauza bera. Beste alabak Zumarragako kultur etxean lanegiten du eta semeak Irizarren. Errelebotara lan egiten du eta etxeanahal duena laguntzen du.

I.S.: Nire senarrak beti esan du osoondo dakiela zer den zortzi ordu lan egin, etxera heldu eta berrirolanean hastea. Ezin dugu espero egungo gazteek guk bezala pentsatzea.Senarrari basoko lana asko gustatzen zaio, baina seme gazteenakaspaldi esan zion aitari oraingoz ez zuela bera bezala aritzekoasmorik. Bi semeek baserritik kanpo lan egiten dute. Biek Zumarraganlan egiten dute eta herrian lan egitea loteria tokatzea bezalakoa da.

Nolakoa da zuen egungo egunerokoa?

I.S.: Jaiki eta etxea garbitu. Gero,baratzera. Egiteko asko daude, baina lehengoaren ezberdina da.Arratsaldeetan ahizpa etortzen da ilobarekin eta tertulian egotengara. Zer egingo dugu mundu honetan bestela?

E.O.: Nire lehenengo lanak semeariotartekoa ipintzea, sua piztea eta lapikoa martxan jartzea izaten da.Behia jezten dut, senarrari laguntzen diot, ogia egiten laguntzendut… Baratzean koinatuak lan egiten du. Iluntzean libratu egitendut: semeak ardiak jezten ditu eta alabak ontziak jasotzen ditu. Niere alaba umeekin noiz helduko zain izaten naiz. Egunero etortzen daetxera.

Zer zaletasun dituzue?

I.S.: Senarra erretiratuta dago etaudan oporretara joaten gara.

E.O.: Gu ez. Baserrian ganadua dugu etahori ezin da bakarrik utzi. Hori bai, noizean behin egun-pasaren bategiten dugu. Oletara, Kizkitzara, Elortxora… joaten gara.

I.S.: Niri igandeetan kanpora joateagustatzen zait. Bazkari pasada kanpoan egitea.

E.O.: Nik koinatarekin-eta kortadutxobat hartzera joateko ohitura dut. Haiekin tertuliatxo bat egin etaetxera.

Zer pentsatu zenuten Xera saria jasobehar zenutela esan zizuetenean?

I.S.: Ustekabe ikaragarria hartu nuen.Nire ustez gure aurrekoek merezi zuten saria, baina orain tokatu daeta jaso dugu. Gure amak hamabost seme-alaba hezi zituen.Beidakarrekoa zen. Bere jaiotetxea hemendik kilometro batera dago,baina igandea heltzen zela eta bere etxera joateko astirik ere ezzuela esaten zuen. Egunero babarrunak izaten ziren bazkaltzeko. Urdaipixka bat erosten zuen eta denon artean banatzen zuen: askotan berabatere gabe gelditzen zen. Monumentua merezi zuen. Dena den, gukoraindik kalekoek baino bizimodu gogorragoa dugula egia da. Askokbaserrian gustura biziko liratekeela esaten dute, baina hemengo languztiak egiten jarriko nituzke… Dena den, gu halaxe ohitu gara etagustura bizi gara. Beste askok gure etxea ikusten dute eta dagoenekoez dela baserria esaten dute… Eguneroko bizimoduan jarriko banituez lukete hori esango…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT