
Sasieta Mankomunitatea beirabirziklatzeko kanpaina egiten dabil aste honetan Ecovidriorekinbatera. Eskualdeko beste zenbait herritan bezala, Urretxun etaZumarragan ere informazio postuak jarriko dituzte azoketan,ostegunean eta larunbatean hurrenez hurren.
Informazio etadinamizazio puntu horietan, ingurumen hezitzaileak egongo dira beiraontzien hondakinen inguruko informazioa banatzen. Beira birziklatzeakdakartzan onurak ere azalduko dituzte baliabide informatikoen etajolasen bidez.
Hezitzaileek herritarrak jolasetanparte-hartzera gonbidatuko dituzte, birziklatzeko zein ohituradituzten jakiteko eta herritarren zalantzak argitzen saiatzeko. Partehartzen dutenek, hozkailuan itsasteko balio duen arbel magnetiko batjasoko dute opari.