
Aurreko urteetakoa bezain zukutsua izanomen da aurtengo Herriko Bertsolari-Txapelketa. Hilabete honetanzehar izandako kanporaketetatik ailegatu zaizkigun oihartzunek haladiote behintzat, eta dirudienez, urteekin batera arrakasta ereirabazten ari da Txapelketa.
Asko izan dira bertsoaren inguruanelkartu diren lagunak, eta egia esateko, ez zaie biltzeko abagunerikfalta Bertsolari Txapelketaren ildotik martxo honetan: otsailaren27an eman zioten hasiera sailkapen faseari Fox Tabernan. Ondoren,Motz-en izandakoa, Igartubeiti Baserrian garatutako festa berezia,Legazpin izandako kanporaketa eta, azkenik, joan den larunbateanAldiriko tabernan bizitakoa.
Txapelketaren partaide bakoitzak berelana bete du: kantariak langileenak izan dira bertsoak osatuz etagaiak aukeratuz, epaileak zorrotzenak puntuazioak ematerakoan,publikoa zintzoena giroa berotuz eta arreta guztia jarriz, etaelkarrekin. denek, bertsoari aukera paregabea emanez. Kontuak kontu, dagoeneko erabakitadago nortzuk kantatuko duten Gaztelekuko Finalean.
Txapelketaren amaiera datorrenostiralean, hilak 26, gaueko hamaiketan izango da. Bertan, Potato,Oilarrak eta Tuis Tupau taldeak arituko dira.
Hiru talde hauek bildu dituzte, hainzuzen ere, sailkapen taulan lehenengo postuen merezimenduak:1.Potatok (Otamendi, Rikardo, Felipe) 188.5 puntu dituzte;2.Oilarrek (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu; eta 3.TupisTupau (Mantxola, Atxun, Ginz): 181.08 puntu.
Jarduera gehiago
Hala ere, aurtengo martxoan Bertsoa ezda Txapelketaren finalarekin amaituko. Biharamunean bertan, hau da,datorren larunbatean, gaueko 22:30ean Bertso Musikatuen saioarekinemango diote jarraipena festari. Saioan Bertso eskolako kideakarituko dira eta herriko musikarien laguntza izango dute.
Bestalde, ohiturari jarraituz,gaztetxoenez ere akordatu dira antolatzaileak. Entregatu berriakdira Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXIII. Bertso Paperlehiaketaren sariak, eta umeei zuzendua dago ere, datorren igandeaneskainiko duten ‘Bizikletaren misterioa’ bertso antzerkia, LabeagaAretoan.
Aurtengo Martxoan Bertsoan edizioarenbukaera Bertso Afariarekin batera etorriko da. Santa Barbarakotabernan ospatuko dute apirilak 16an, Julio Soto eta Unai Agirrebertsolarien bisitaz lagundurik.
Informazio gehiago Zumarraga eta Urretxuko Bertso Eskolako web orrian.
Argazkia: Tupis Tupau taldeko kideak Aldiriko kanporaketan.