
Nafarroako euskaldunak gorriak ikustenari dira azken boladan. Duela bi urte luze Nafar GobernuakEuskarabidea – Euskararen Nafar Institutua sortu izanak itxaropenapiztu zion bat baino gehiagori, baina praktikan, hura sortu zenetikgero eta oldarkorragoa Sanzen Gobernuak euskararen kontra daramanpolitika.
Horren aurrean, Nafarroakoeuskalgintzako eragileek bat egin eta manifestazio deialdia egin dutemaiatzaren 15erako. Nafarroako Topaguneko arduraduna den Oskar Zapatadeialdia egin zutenen artean egon zen.
Oskar, deialdian esaten duzueulertezina dela Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon kontra.Zergatik diozue hala dela? Zertan gauzatzen da euskararen kontrakojarrera hori?
Kontra ari da, euskararen sustapenababestu eta lagundu beharrean, oztopoak baino ez ditu jartzen:legalak, politikoak eta ekonomikoak.
Lau adibide: Gobernuaren ildokohedabideetan gaur eguneko euskaldunok ez gara existitzen, ez badagauza folkloriko edo arkaikoekin lotuta. Gobernuak ez du aukerarikeskaintzen sare publikoan haurrak eta gazteak euskarazmatrikulatzeko, Tafallan, esaterako. Iaz, hedabideentzako dirulaguntzarik ez zen egon. Aurten aisialdi-kultur.-sentsibilizazioarloak sustatzeko 18.000 euroko aurrekontua ditu banatzeko guztienartean: iraingarria, ezta?
Nola eragiten die horrek Nafarroakoeuskaldunei?
Eskubide murrizketa garbia pairatzendugu. Administrazioarekin euskaraz ezin gara komunikatu. Euskaren sustapena kontzienteki baldintzatzen dute txarrerako: haur, gazte edohelduentzako kultur- aisialdi proiektuak ez dira finantzatzen.Eraikita dugun hori, dela hedabide bat, dela euskaltegi bat, delamintzapraktika…ekonomikoki ito ez dezaten ahaleginak eta bi egin behar ditugu. Zertarako egiten dute? : nekea, etsipena, tristura,amorrua, … eragiteko
Manifestazio deialdia egin duzuemaiatzaren 15erako. Zer helburu du manifestazioak?
Gobernuari esatea: aski da!! .Gainerako alderdi politikoei: Eskubideak ditugu, horiek errespetudaitezen lan egin ezazue. Gizarteari: Nafar euskaltzaleak asko gara,gero eta gehiago, gurekin kontatu behar da Nafarroa anitzagoa etademokratikoagoa eraiki nahi bada, atera zaitezte kalera, erakutsiezazue euskara bizirik nahi duzuela, babestu ezazue Nafarroakoeuskalgintza.
Manifestazio horrez gain, bestelako lanildorik markatu duzue? Zer lortu nahi duzue zehazki Gobernutik?
Manifestazioa abiapuntua izatea nahidugu. Bai Nafarroako euskalgintzako agenteen artean harremanakestutzeko baita alderdi politiko zein gainerako gizarte eragileenganaeragiteko . Gobernutik? Badakigu ez dutela egin nahi, baina errekonozimendua eta laguntza hori da Nafar Gobernuak zor egitendiguna.
Norbanako atxikimendu asko jaso dituzuejadanik, eta orain elkarte, alderdi eta bestelakoena ere bildukoduzue. Zer egin behar da atxikimendua adierazteko? Nafarroatikkanpoko euskaldunek ere lagundu ahal dute? Nola?
Atxikimenduen zerrendara izena ematekoaukera hoberena aztertzen ari gara. Dakigunean jakinaraziko dizuegu,lasai.
Nafarroatik kanpokoak? Ea ba, geukzainzuriak, orburuak eta piperrak jarriko ditugu, baina txakolinaeta sagardoa zeuek ekarri behar dituzue. Ados?
Argazkilaria: Josu Santesteban. IruñaDigital S.L.