
Zumarragako udaletxean ez ohiko osokobilkura egingo du gaur Udalbatzak, eta hara eramango du PSE-EEkEArekin osatzen duen udal gobernuak 2010-2013 urte bitarterako eginduen plan ekonomikoa eta finantzarioa.
Osoko bilkura19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian, eta aurreko bilkurakoaktak sinatu eta gero, gai zerrendari jarraituz, Alkatetzarenebazpenak aurkeztuko dituzte. Amaieran Urola trenaren geltokikoberritze lanen informazioa emango dute. Finantza planaren gaiaaurretik landuko dute. Gairik mamitsuena izan daiteke.
Planekonomikoa, legez
Lau urtetarako plangintza ekonomikoa da,2013ra artekoa. «Egitasmoak jartzen ditugu sarreretan etagastuetan, eta amaieran oreka egon dadin lortu behar dugu»,azaldu du udalaren kontuhartzaile Agurtzane Basabek. Duela bost-baturte Europako Batasunak legea sortu zuen aurrekontu publiko guztiekorekatuak izan behar dutela zehaztuz. Kredituak eskatzen dituztenadministrazioek plan ekonomikoa eta finantzarioa egin behar dutenahita ez. Udalaren egoera ekonomikoa «ona» dela ziurtatudu kontuhartzaileak.