
Hogeita zazpi urte dira aurtenZumarragako Ospitalea zabaldu zutenetik, eta ordutik etengabeanhandituz joan da. Baliabideetan eta langile kopuruan handitzeaz gain,berritasunei hasieratik eman dietela garrantzia dio Jon Guajardokudeatzaileak. Are gehiago, «gure apustua ezagutza sortzea etatrukatzea» izan da. Testuinguru horretan eta Ospitalekoanatomopatologo Manu Manriqueren lanari esker, Zumarragako Ospitaleaknazioarteko saria emango du.
«Manrique lankideakproposatuta burutuko da proiektua. Sariarekin patologia anatomianaditu baten ibilbidea sarituko dugu, ibilbidea eta egindakoberritasunak», jarraitu du kudeatzaileak.
Aurtengosaria Argentinako Adrian R. Moreno doktoreak jasoko du, maiatzeanDonostian egingo duten sari banaketa ekitaldian. www.pathos.comwebgunearen urteurrena ere ospatuko dute.