
Atzo iluntzean hasi zen Zumarragako etaUrretxuko presoen lagunek antolatu duten Elkartasun Astea. ZelaiArizti kultur etxean mahai ingurua egin zuten egungo euskal presoenkartzeletako egoeraz eta hauen senide eta lagunek bizi dutenerrealitateaz hausnartzeko.
Espainia eta Frantziako kartzeletaneuskal preso politikoek bizi duten egoera larriaz mintzatu zirenguztiak, bakartasunak, “Parot” doktrinaz edo sakabanaketapolitikoak dituen ondorioez. Bideoan duzue laburbilduta atzoko mahaiinguruan eman zuena xehetasun gehiagorekin.
Datozen egunetarako egitaraua:
- Osteguna 25.- Bideo emanaldia Gaztelekun 19:00etan.
- Ostirala 26.- Elkarretaratzea Potros enparantzan 20:00etan.
- Larunbata 27.- Herriaren elkartasun adierazpena Lizeoko gunean 12:00etan.
- Igandea 28.- Senideei omenaldia eta bazkaria 13:00etan.