
Zumarragako eta Urretxuko presoenlagunek preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko agerraldiaegin zuten astelehen arratsaldean. Senideei elkartasunaadieraztearekin batera, egun euskal preso politikoek Espainiako etaFrantziako kartzeletan bizi duten jazarpen egoera salatu zuten.
Larriki gaixo daudenak eta bakartuak
Are larriagoa da kartzeletan larrikigaixo dauden edo bakarturik dauden presoen egoera. Espainiar estatukolegeak larriki dauden presoak babestu behar direla dioen arren,euskal presoen kasuan ez dela legea aplikatzen adierazi duteagerraldian. Gainera, kolektiboko beste hainbat kidek urteakdaramatzate bakartuta eta espetxe zigor gehiena isolamendu egoeranbetetzen dute, guzti hau, “intentzio politiko” eta “mendekuzantzuekin” egiten dela ziurtatu zuten agerraldian. Ez zituztenahaztu, “Parot” doktrina deritzanaren pean dauden presoakere, “asko baitira kondenaren hiru laurdenak beteta, oraindikkartzeletan jarraitzen dutenak”.
Guztiarekin, “jokabide krudel”hauekin amaitzeko eskatu dute, “bizi dugun jazarpen egoerak” ezdiolako gizarteari bakerik ekarriko. Era berean, euskal presopolitiko guztien senideekin bate egin eta aste honetako ElkartasunAstearen baitan egingo diren ekintzetan parte hartzera gonbidatudituzte herritarrak.
Elkartasun Astea egitaraua
Atzo hasi zuten Elkartasun Astea ZelaiAriztin presoen senideek egin zuten mahai-inguru batekin, bainaigandera bitartean luzatuko dira elkartasunezko adierazpenak.
- Osteguna 25.- Bideo emanaldia Gaztelekun 19:00etan.
- Ostirala 26.- Elkarretaratzea Potros enparantzan 20:00etan.
- Larunbata 27.- Herriaren elkartasun adierazpena Lizeoko gunean 12:00etan.
- Igandea 28.- Senideei omenaldia eta bazkaria 13:00etan.
Egilea: Goierriko Hitza