
Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzoeuskara elkarteak martxoaren 6an burutu zuen urteko batzar orokorrekoondorioak eta erabakiak kaleratu ditu. «Bide berria hartzekobeharra» ikusi dute, eta hori definitzeko asmoz gogoetaprozesua abiaraziko dute maiatz aldera.
Bide berriak«hedabideen bideragarritasuna bermatu» beharko duelaadierazi dute. Udalekin dituzten hitzarmen ekonomikoak «oraingozenbakietan mantentzea zaila» dela aurreikusi dute, eta egoerahorrek ekar lezakeenarekin «ezin dugu aldizkariaren etawebgunearen jarraipena ziurtatu». Horri Goierriko Hedabideeketorkizunari buruz abiarazi duten hausnarketa prozesua batu diote,eta guztia aztertzeko gogoeta prozesua burutuko duUrretxu-Zumarragako euskara elkarteak.
«20 urte igarodira Zintzo Mintzo elkartearen lehen batzarra egin zenetik. Urtehauetan proiektu dezente eraman dira aurrera, baina taldean laneanjarraitzen dugunok urte asko daramagu honetan eta ez duguerreleborik», azaldu dute elkartetik.
Gogoeta prozesuamaiatzean egingo dute, bost orduko bi saiotan. «Talde dinamika»horietan parte hartzeko 25-30 lagun inguruko jende multzoa osatu nahidute, eta aholkularitza talde baten laguntzarekin burutuko dituztesaioak. Orain arte egindakoa aztertzea, etorkizuneko helburuakdefinitzea, zuzendaritza eta antolaketa berria martxan jartzea etaelkartea biziberritzea izango ditu helburu prozesuak.
Argazkia: Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideak artxiboko argazkian.