
Urdaneta hiribidea aurpegiz aldatzenari da 15. zenbakia eta Hiri Lorategia hartzen duen eremuan.Espaloiko baldosak berritu, zuhaitz berriak landatu eta argiteriasistema aldatuko da besteak beste. Lehen zeuden arbolen ordez, frutaarbolak landatuko dituzte. Hogeita hamar izango dira guztira,madariondoak, gereziondoak eta aranondoak motari dagokionez. Ez dutefrutarik ematen, udaberrian lorea ematen duten motakoak dira etaIkerlora enpresak diseinatuta jarriko dira.
Led motako argia
Argiztapen sistema aldatzeko erebaliatuko dira lanak. Farola berriak jarriko dira, zortzi guztira.Elkarrengandik gertuago eta altueran txikiagoak izango dira kale-argiberriak eta gainera led motako argia emango dutenak. Aurretik zeudekbaino gutxiago kontsumitzen du argi mota honek, argia zuriagoa da ezdu ingurua kutsatzen. Zumarragako Udaletik esan dutenez argiarenkalitatea askoz ere hobea, azken puntako teknologian oinarrituta.
Hilabete barru amaituta
Aurreikuspenen arabera lanak hilabetebarru amaituta behar dute. Orain hilabete inguru hasi zituztenberrikuntzak baina eguraldia tarteko atzerapenak izan dira. Momentuz,aurretik aipatutako eremua berrituko den arren, bi edo hiru urterenburuan Urdaneta hiribide guztia berritzea da Udalaren asmoa.