
Diagnosiaren ondorio nagusi gisahainbat hutsune nabarmendu dituzte. Horien artean instituzio etasektore desberdinetako profesionalen artean interbentzio politikabateratuak eta ekintza protokolo koordinatuak zehazteko beharranabarmendu dute, emakumeenganako indarkeriaren ikuspegi oso batizateko. Bestetik, laguntza eskainiko duten profesionalak formatubeharra ere azpimarratu dute.
Diagnosia osatzeko indarkeriarenbiktima izan diren 14 emakumeren testigantzak eta biktimei laguntzaeskaintzen dieten 50 teknikarien eta profesionalen iritzia jaso dute,osasun, segurtasun edota gizarte langileen artean.
Informazio gehiago Goierriko Hitzan etaberdintasuna-urolagaraia.blogspot.com/-en.