
Martxoan Bertsoa egitasmoaren barrukoherri txapelketako finala gaur izango da Urretxuko Gaztelekuan,23:00etan. Irabazleek ez dute txapelik jantziko aurten, txapelarenordez Pott zeramika tailerrean egindako garaikurra jasoko baitutesaritzat.
Jokatutako bost kanporaketen ondoren hiru taldesailkatu dira finalerako: Potato (Asier Otamendi, Rikardo GonzalezDurana), Oilarrak (Itziar Etxezarreta, Asier Sasieta, Gorka Azkarate)eta Tupis-Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun, Aitor LizarazuGinz).
Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolaren webgunean Potato taldea, Otamendi urretxuarrak bertsolari arabarrekin osatutakotaldea, ematen dute faboritotzat. Oilarrak taldearen alde «hirubertsolarien maila handia» eta kontra «Azkaraterenerregulartasun eza zenbait ariketatan», diote webean, umoreukituz. Tupis-Tupau taldeari dagokionez, «zaleak alde izangodituzte hasieratik bukaerara, hainbeste urtetan saiatu eta gerotxapela janzteko daukaten ilusioa» alde daukatela diote; etakontra taldearen «erregulartasun falta».
Finalaamaituta, bihar Bertso Musikatuen txanda iritsiko da. Bertso eskolakokideen eskutik eta zenbait musikarien laguntzaz GazteleKun izango daikuskizuna, 22:30ean. Igandean haurrentzako bertso antzerkia izangoda, hori ere eskolako kideen eskutik, Labeaga aretoan, 17:00etan.