
XIX. Goñiren Omenezkoaren finalak jokatuko dituzte gaur 18:30tik aurrera Beloki pilotalekuan. Lau t´erdiko promesatan Aurtenetxe eta Ezkurdia lehiatuko dira eta binakako seniorretan Baez-Telletxea Renobales-Lopez bikotearen kontra jokatuko du.
Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dituzte lehenengo partidak, txapelketa osoan zehar egin duten bezala. Vega-Sanchez eta Hernandez-Mendizabal bikoteak neurtuko dira hain justu.
Ikusle gehiago
Aurtengoan asteartetan jokatu dituzte partida guztiak eta ikuslego aldetik inoiz baino jende gehiago joan da pilotalekura partidak ikustea. Izan ere, txapelketa honetatik pasa dira ondoren lau t´erdian punta-puntan ibili diren pilotariak eta partida onak ikusteko aukera egoten da.
Rodriguez-Intxausti; txapeldunorde Udaberri Torneoan
Mikel Rodriguez-Asier Intxausti Beloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-14 galdu zuen Arrasateren kontra, pasa den ostiralean Astigarragan jokatutako lehen mailako Udaberri Torneoko finalean. Hasiera-hasieratik Arrasatekoek hartu zuten aurrea markagailuan, eta Belokiko bikote beteranoa saiatu zen arren, ezin emaitzari buelta eman.
Argazkia: Intxasuti eta Rodriguez.