
Xabier Zalduak ez zuen Jabier Aranbarri ‘Elorriagak’ 1995.ean lortutako marka hautsi. Sei minutu gehiago behar izan zituen Gurrutxaga-azpi baserriko Zalduak kanako egurra moztu eta Izazpira igotzeko eta jaisteko. Kanako enborra moztean hasi ziren arazoak eta Izazpira igoera ere gogorra suertatu zitzaiola aitortu zuen Zalduak berak, eguzkiak gogorregi jotzen zuela eta.
Pazko bigarreneko jaiaren barruan egin zuten marka haustea, eguraldi onak eta ikuskizunak bostehun bat lagun bildu zituen Antioko kanpan.
- Ikusi bideoa jarraian: