
Espainiako Auzitegi NazionalekoFiskaltzak gaur 13:30ean jakinarazi ditu ezker abertzaleko 40kiderentzat 35/02 sumarioko epaiketan eskatuko dituen kartzela zigoreskaerak. “Herriko tabernen auzia” bezala ezagutzen denepaiketan hirurentzat 12na urteko zigorra, beste hogeirentzat hamarnaurtekoa, eta hamazazpirentzat 8koa eskatuko ditu fiskalak. Horienartean bi goierritar daude Joseba Garmendia urretxuarra eta JonGorrotxategi beasaindarra. Garmendiarentzat 8 urteko kartzela zigorraeskatzen du fiskalak eta ETAri laguntza eman izana leporatzen dio;Gorrotxategirentzat 10 urtekoa, eta ETAko kide izatea egozten dio.Baltasar Garzon epaileak zabaldu zuen Herriko tabernen aurkakosumarioa 2002ko martxoan, ETAren finantzaziorako erabiltzen zirelaargudiatuta.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
- 5 urte beteko dira bihar Udalbiltzaren aurkako operazioa burutu zela
- Joseba Garmendia auzipetu du Garzonek
- Fiskalak 10 eta 15 urte eskatu ditu bi herritarrentzat “Udalbiltza auzian”
Egilea: Otamotz herri aldizkaria.