
Datorren apirilaren 11n, Petillatikirten eta 18 kilometroko ibilbidean GR-1 zidor historikoa jarraituz,Sause (Sos del Rey Católico) herrian amaituko da Ostadar MendiTaldeak proposatzen duen ibilaldia. Tartean, Erdi Aroko Roitakogaztelu zaharra eta bere historia ezagutzeko aukera izango da. Hauxeda, garai zahar haietan Nafarroako Erreinua defendatzeko erabili zengazteluetako bat. Gainera tartean inguruko erkametz eta ezpel basoakzein pinudiak ezagutzeko aukera ere ez da faltako. Antolatzaileekesan dutenaren arabera ibilbidea ez da gogorra eta edonork egitekomodukoa da.
Irteera goizeko 7:00etan izango da etadagoeneko izena eman daiteke Ostadar Mendi Taldearen elkartean,bertara gerturatuz, gaur eta bihar 20:00etatik 21:00etara edotelefonoz deituta 943723385 zenbakira.
Informazioa eta xehetasunak OstadarMendi Taldearen web orrian.
Egilea: Ostadar M.T.