
Datorren apirilaren 15ean ardo dastatzeberezia izango da Santa Barbara jatetxean. 2009ko abenduaren 12anUrretxun egindako Arabako Errioxako ardo lehiaketan parte hartu zutenbodega guztietako ardoen 2. dastatzea egingo da. Horretarako ManuelRuiz eta Mikel Rodriguez enologo aditu eta ezagunak izango diradastatze lan hori egiten eta ardoen ezaugarriak aipatzen. Azken hauzumarragarra da gainera. Aipatu gainera, Manuel Ruizek hitzaldi txikibat emango du ardoaren beratze karbonikoaren inguruan.
Sarrera denontzako irekia eta doakoaizango da, eta gainera gerturatzen denari iazko Santa Lutzitakolehiaketan irabazle izan zen Artuke upategiko ardoa dastatzeko aukeraere eskainiko zaio. Ondoren afari bat izango da Santa Barbarajatetxean bertan. Afarirako txartelak salgai daude Aizpurunea kulturetxean eta Santa Barbaran, 15 eurotan.
Argazkiak: Mikel Rodriguez eta Manuel Ruiz enologoak