
Repsol erregaien arloko multinazional handiak Energia Berrien Negozio Unitateko zuzendari izendatu du Josu Jon Imaz zumarragarra, EAJko presidente izandakoa. Politika utzi ondoren Petronor findegiko presidente kargua hartu zuen Imazek; Repsolena da Petronorren kapitalaren %85,98.Petronorrek eta Repsolek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, garraioarekin lotutako bioenergia eta energia berriztagarrien proiektuak gidatuko ditu Imazek, eta baita CO2 murrizketarekin zerikusia duten negozioak ere.