
Uxue Fernandez urretxuarrak ostiraleanhasiko du Trinketeko IV. Emakumea Pilotari txapelketa. MaitaneAburuzarekin batera osatuko du bikotea eta lehen mailan beste laubikote izango dituzte aurkari.
Aurreko edizioetako ildoari jarraituz,pilotariak 2 mailatan arituko dira, lehenengoan eta bigarrenean.Antolakuntzak bakoitzaren joko-maila kontuan hartuta bikote orekatuakosatzeko saiakera egin du beste behin ere. Guztira 15 bikote aritukodira lehian, 5 lehenengo mailan eta 10 bigarrenean. Aurtengorakadatxoa izan da parte hartzeari dagokionez, iaz baino 2 bikotegehiago arituko baitira, bana lehenengo mailan eta bigarrenean.
Lehenengo mailako txapelketa hasiko daasteburu honetan eta 2.a, berriz, hurrengoan. 1. mailakoek IrurakoAmetsa trinketean jokatuko dituzte partida guztiak, eta, 2. ekoakDonostiako Gaska eta Irurako trinketearen artean arituko dira.Partida guztiak ostiral iluntzetan jokatuko dira.
Lehenengo mailako txapelketa apirilaren16tik maiatzaren 28ra bitartean jokatuko da eta 2. mailakoaapirilaren 23tik ekainaren 11ra bitartean (ikusi egutegiak).
Informazio gehiagorako GipuzkoakoEuskal Pilota Federazioan edo Emakumea Pilotari blogean.
Egilea: Emakumea Pilotari.