
Gaur emango zaio akabera aurtengoMartxoan Bertsoa zikloari, Santa Barbarako jatetxean izango denbertso afariarekin. Unai Agirre eta Julio Soto bertsolariak izangodira kantuan. Bertso afariak ezohiko ikusmina sorrarazi du, etatxartel guztiak salduta daude dagoeneko. 60 lagun inguru bilduko diraSanta Barbaran, jatetxean kabitzen den jende kopuru handiena. Afalduez baina bertsolarien jarduna jarraitzeko asmorik dutenek ere, izangodute horretarako aukerarik.
Eta afal ondorenean hasiko da bertsosaioa, Unai Agirre eta Julio Soto bertsolarien eskutik. Unai Agirrehernaniarrak urte asko daramatza plazetan kantari, oso gaztetan hasibaitzen, eskolarteko txapelketetan izandako emaitza onek bultzaturik.2007ko Gipuzkoako txapelketan finalera iritsi zen eta igaro berri denEuskal Herriko txapelketa nagusian ere lan bikaina egin du. JulioSoto Gorritiko bertsolari gaztea, Nafarroako txapelduna da gaur egun,orain dela hiruzpalau aste txapela jantzi zuenetik. Pasa dentxapelketa nagusian finalerdietara iritsi da eta maila bikaina emandu. Abenduan, bestalde, Zarauzko kopla txapelketa ere irabazi zuen,neurri motzean kantatzeko duen gaitasuna agerian utziz.