
Izazpi auzoko beheko aldean dagoenjolastokian eraikitzen ari dira estalkia. Lanak duela hilabete etaerdi hasi zituzten, eta elurteek eta haizeteek atzeratu dutela gehitudu alkateak. Estalki azpiko guneak erabilera askotarako balioko du.
Udalaren lan eta zerbitzuetakobatzordeburu Fernando Fariñasek estalkiaren lanak auzoanegingo dituzten hobekuntza gehiagoren tartean daudela adierazi du.Bigarren E planari esker ur-hoditeriaren zati bat berrituko da etaEnergiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin argiztapena ereberrituko dute. Ehun bat farola berri jarriko dituzte Led sistemakoargiekin. Fariñasen arabera E Planeko 250.000 euro inbertitukodituzte Izazpi auzoan egingo dituzten lanetan. Bertako errepideak erekonponduko ditu Udalak.
Lanek 265.000 euroko aurrekontuadute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euroko laguntza eman dioUdalari.
- Ikusi bideoa jarraian: