
Oraingoan, Joan Mari Irigoien Altzakoidazle altzarraren “Bestea da mundua” liburuaren gaineanjardungo dira irakurle taldeko kideak eta saiora bertaratzen direnguztiak. Martxoan Bernardo Atxaga izan bazen bisitari, oraingoan JoanMari Irigoien idazlea izango da irakurle taldearen solasaldian partehartuko duena. Saiora bertaratzeko ezinbestekoa ez den arren, liburuairakurrita izatea gomendatzen da, solasaldiaren haria, nagusiki,liburuak berak markatuko baitu.
Irigoienek hainbat lanargitaratu ditu urtetako ibilbide emankorrean; liburu horietakobatzuk, euskal literaturako lanik biribilenetakoak dira, askoreniritziz, hala nola, “Babilonia” edo “Lur batharatago”. “Bestea da mundua”, asteazkenekosolasaldian landuko den lana, “Orbetarrak” trilogiako lehenliburua da, 2008an argitaratua, eta bertan XIX. eta XX. mendeenartean Euskal Herrian eman zen industrializazio prozesuak bete-beteanharrapatu zuen familia baten istorioa kontatzen da. Lehen liburuhonetan, familia horren sorrera kontatzen da, geroko liburuetankontatuko diren istorioen aurrekari gisa.
Asteazkenekoa, irakurle taldearenseigarren saioa izango da. Aurretik, Kirmen Uriberen “Bilbao-NewYork-Bilbao”, Uxue Alberdiren “Aulki-jokoa”, RamonSaizarbitoriaren “Bihotz bi”, Pello Lizarralderen”Larrepetit” eta Bernardo Atxagaren “Zazpi etxeFrantzian” liburuak landu dira, eta Uxue Alberdi eta BernardoAtxaga izan dira bisitari. Oraingoa, beraz, idazlea etorriko denhirugarren aldia izango da. Maiatzean ere beste bilkura bat egiteaaurreikusten dute irakurle taldekoek, aurtengo ikasturteari, benetanemankorra izan den ikasturteari, amaiera eman aurretik.