
Ospatzen lehenengoa Arrigorriagakodistantzia luzeko (12-75-12) Euskadiko txapelketa izan zen. Ibilbideoso gogorreko proba izan zen eta partaide askok froga bertan beherauztea erabaki zuten.
Urola Asirauto Plazaola taldeko 4duatletek lortu zuten proba amaitzea, Josetxo Mujika EuskadikoTxapeldun suertatu zelarik betaranoen 2 mailan. Aitor Alberdi 16.,Roberto Garcia 64. eta Jon Murua 101. izan ziren gainontzekotaldekideak. Taldeka seigarren postua lortu zuten.
Beste alde batetik, larunbatean EuskalHerriko Zirkuituko seigarren proba egin zen San Adrianen sprint(5,2-26-3) distantzian.
Gizonezkoetan Jon Aramendi eta RomanLopez de Langarikak karrera txukuna burutu zuten. Neskek denboraldikohirugarren taldekako garaipena lortu zuten Gurutze Altuna 3., GemaHernandez 6., Ainhoa Garcia 7. eta Ainhoa Parrak 8. amaitu zutenegindako lan onari esker.
Igandean Azkoitiko duatloia ospatu zendistantzia motzean (8-36-4) eta Euskadiko txapeldunak erabakitzekobalio izan zuen. Urola Asirauto Plazaola taldeko 13 duatleta (10gizonezko eta 3 neska) bertaratu ziren eta nabarmentzekoa irteerantalde jendetsuenetarikoa izan zela Urretxu-Zumarragako taldea.
Jon Azpiazuk lasterketa bikaina osatuzuen, 13. izan zen helmugan eta maila oso altua erakutsi zuenbizikletan bigarren denbora onena lortuz. Edu Perezek 3. postuanamaitu zuen beteranoen 1. mailan karrera bikaina osatuta. XabierLopezek taldearekin bere debuta egin zuen Azkoitian. Gainontzekotaldekideak Aitor eta Joseba Alberdi, Tasio, Beni, Juankar, Raimoneta Josetxo izan ziren.
Neskei dagokionez Gema Hernandez 9.,Gurutze Altuna 10. eta Idoia Gardek 16. amaitu zuten eta taldekagaraipen berri bat lortu zuten, asteburuko bigarrena eta denboraldikolaugarrena, Euskal Herriko Zirkuituan daukaten lidergoa sendotuz. JonAzpiazuk gizonezkoetan eta Gema Hernandezek emakumezkoetan UrolaBailarako lehen sailkatuentzat zeuden garaikurrak eskuratu zituzten.
Hurrengo probei dagokionean datorrenlarunbatean egingo da Gernikako Sprint Duatloia eta igandean ArbizukoDuatloi motza.
Argazkiak: Azkoitia eta San Adriango probetako argazkiak hurrenez hurren.