
Liburuaren nazioarteko eguna biharospatuko da apirilaren 23an. Era berean apirilaren 2an ospatzen danazioartean Haur Liburuaren Eguna. Aurten Aste Santuarekin tokatudela eta apirilaren 12ra atzeratu zituzten ospakizunak EuskalHerrian. Zumarragan ere egun horretan egin zen ekitaldirik, MaiteFranko ipuin kontalariaren ekitaldia izan baitzen Zelai Ariztin.
Ospakizunekin jarraitu asmoz,”Kamishibai Ipuin Japoniarrak” ikuskizunarekin izango da gaurUrretxun Ixabel Millet ipuin kontalaria. Lau eta bederatzi urtearteko haurrei zuzendutako ikuskizuna da eta ordu bete inguruko saioaizango da euskaraz. Urretxuko liburutegian da hitzordua 18:00etan.
Liburu azoka
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzekoaldiz, liburu azoka antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako udalek.Mahai batzuk prestatuko dira Areizaga-kalebarren plazan nahi duenakbere liburuak salgai jarri edo trukatzeko. Aresti eta Paideia liburudenden partaidetza ere izango da. Liburu azoka arratsaldeko17:00etatik 20:00etara egingo da.