
Atzo egin zuen Zumarraga-Urretxukoirakurle taldeak apirileko bilkura. Oraingoan, Joan Mari Irigoienidazle altzatarraren “Bestea da mundua” liburua irakurri etakomentatu zuten, Orbetarrak trilogiako lehenengo liburua. Joan MariIrigoien bera ere, bilkuran izan zen gainera; solasaldian parte hartuzuten irakurleen hainbat galdera erantzun zituen eta beste hainbatkontu ere izan zituen hizpide.
Maiatzean egingo du euskarazko irakurletaldeak ikasturte honetako azkeneko bilkura, maiatzaren 26an,zehazki. Hondarreko bilkura honetan, euskal autore ezberdinen poesialanduko da, saio horretarako propio prestaturiko bilduma bateanoinarrituz. Bilduma Zumarragako liburutegian egongo da eskuragarri,nahi duen edonorentzat. Maiatzaren 26ko bilkura, eguraldi ona lagun,Santa Barbaran egingo da, jarraian mokadutxo bat egiteko aukera ereegongo delarik, ikasturteari amaiera emateko. Eguraldi txarra egingobalu, ohi bezala bilkura Zelai-Arizti kultur etxean egingo da.