Urretxuko arau subsidiarioeiaurkeztutako alegazioen berri eman du Urretxuko EAJk. Aurkeztutakoalegazioak, eraikitzaileak eta kritikoak direla diote jeltzaleek.EAJren arabera proiektuak ez du oinarri legal sendorik ezta oinarriekonomiko errealik ere. Proiektuak 1.220 etxebizitzen eraikuntzareninguruan egin dituzte. Jeltzaleek arauen diseinuan adostasun gutxiegon dela eta irizpidea ere dudan jarri dute.
Lizeoanetxebizitzak egitearen kontra agertu dira, arauek salmenta libreko 90etxebizitza proposatzen dituzte eraikina dagoen tokian. Bestalde,Irimoko guneak industriala izaten jarraitu beharko luke EAJreniritziz, bertan proposatutako etxebizitza kopurua murriztu eginbeharko litzateke eta orekatu.
Ikastolari buruz
Urretxu-Zumarragako Ikastolari dagokionez, berritzekoproiektuak EAJren babesa duela diote. Mantxinportako lur eremuabirkalifikatzearen alde agertu dira. Proiektu hori aurrera ateratzenez bada, alkatearen eta bere aholkularien ardura osoa izango delagaineratu zuen Agirrek. Azkenik, Urretxuk bestelako arauak behardituela diote jeltzaleek.
Gaiarekin lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en:
- Arau subsidiarioen gaineko eztabaida eramango da gaur osokora.
- Urretxuko arau subsidiarioak onartzeko prest.
- Arau subsidiarioen gaineko hausnarketa egin du EAk.