Arratsaldeko 18:00etan egin dute hitzordua, liburuaren inguruan solasaldia egiteko. Canetti egungo Bulgarian jaio eta Suitzan zendu zen. Irakurle taldekoek irakurritako liburua autobiografia zabalagoaren lehenengo liburukia da. Nobel saria jaso zuen 1981ean, eta bere lanaren muina masa mugimenduen eta autoritarismoaren azterketaren emaitza dira. Jose Luis Canchok dinamizatuko du, ohi bezala, solasaldia.