Bihar, hilak 27, 19:30ean jarri dute hitzordua Aizpuruenea kultur etxean. Batetik, Udalak kaleratu berri dituen diru laguntzen berri emango die elkarteei. Bestetik, elkarteetan euskara bultzatzeko planari buruz hitz egingo dute. Herriko kirol eta kultura talde guztiei egin diete bileran parte hartzeko gonbita.