Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gela eta uhartea (156. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/04/27
Otamotz
Angelinesek hazita edukiko du eskua. Bigarren aldiz ari da tratamendua hartzen. Lehenengoak onetik soilik kendu omen zion. Galdu zituen hainbeste gauza! Hala dio berak behintzat. Sinesten diot. Arrastaka sartuko ditu gorputza eta arima gelara. Belaunetarainoko falda tubo itsas urdina, pantyrik ez, ortopediakoak direla argi eta garbi adierazi nahi duten oinetakoak. Gerritik gora ere ez du eramango poz handirik, nahiz eta blusa loreduna izan. Bolatxoz betetako artile-fineko txaketa tristeegia da. Ilea sorbalda gaineraino eta koipetsua daramalako eta aurpegiak ez duelako sosegu eta argitasun izpirik, jakin nuen ez dela moja. Angelinesek ez du familiaz galdetzerik nahi izango. Badaki defentsa onena atakea dela. Gelara norbaiti laguntzera datozen guztiengana hurbiltzen saiatuko da, denengana txandan-txandan. Aukera uzten badiote, laguntzera datozenei tankerako zerbait esango die: “Norberak egin behar du aurrera hemen. Eroritakoan, jaiki norbera jaiki behar da”. Hori esanda, hazi-hazitako bere eskua erakutsi eta hurrengo esaldian, gelan dagoen kasurik tragikoenari buruz hizketan hasiko da, ezkutuka bezala. Josune ahizparekin joan bada, ahizparengana joango da Angelines. Josunek ez dio begiratu ere egingo, gainditu egiten du emakumeak. Ahizpak, berriz, errespetuz irribarre egin izan dio eta gero emakumea gainetik nola kendu ezin asmatuta larri ibili izan da. Gazteak dira biak: Josune eta ahizpa. Antza handia dute. Gela honetan, ordea, oso erraz bereizten dira: Josune, beti, buruan loredun zapi handia dakarrena izango da. Esan bezala, batzuetan ahizparekin etortzen da eta besteetan bakarrik. Gaur ere jaka gorri-gorria ekarriko zuen, itxi usainduna. Soinetik kendu, ahizparekin joan bada, hari eman eta eseri egingo da. Segidan eleberri bat aterako du larruzko poltsa handitik. Liburua berria izaten da beti. Irakurriz pasatuko du gelan egon beharreko tarte osoa, inorekin begiradarik ez gurutzatzeko. Ahizpari berari ere zeregin bera jarriko dio. Harentzako eleberri bat ere aterako du larruzko poltsatik. Bera aurreko saioan irakurtzen ari zena izango da ziur aski. Josuneren buruko loreak gustatzen zaizkio Albertoren emazteari. Senarrari laguntzera etorriko zen. Mesprezuz tratatuko du Albertok eta emazteak hitz egingo du alboan tokatzen zaionarekin. Gai kuttuna: sendabelarrak eta erremedio zaharrak. “Sorgina ala sasi-medikua, Antonia, ezjakin hutsa zara. Ausarta izaten da ignorantzia, eta zu behintzat ezin isilik egon!” Salaketa eta irainaren aurrean ez da isilik geratuko emaztea eta horrek erosoagoa egingo die egoera bertan daudenei: “Ai gizona, sumatuko bazenu, jakin gabe zenbat sendabelar jan duzun otorduetan! Niri esker zaude oraindik bizirik!” Egia ala ez, Alberto isiltzeko balio izango du. Dotorea izango zen Alberto gaztetan. Planta eta ahots seduktorea mantentzen ditu. Horren jakitun dela, mantso ebakiko ditu letrak ahoan, “sorgina ala sasi-medikua” eseak bereziki gozatuko ditu. Alberto ea sugetzarretako aktorea al den galdetuko dio Rosauritak aitari, Oswaldori. Denari baietz esaten dio gizagaixoak. Ez du alaba norekin utzi eta, gainera, neskatila zoriontsua izaten da gelan. Ez da oraindik jabetzen inguruan zer gertatzen ari den. Dena izango da polita beretzat: batetik, gozokiak emango dizkiote aitaren egoera bertsuan daudenek eta bestetik, erizainen jostailu izango da goiz osoan. Lau belaunaldi pilatuko dira gelan Luis eta Conchari esker. Rosauritak begiratu-begiratu egingo die aitona-amonatxoei. Gurpildun aulkian sartuko dituzte biak gelara erizainek. Concha bakarrik dago tratamenduan, baina Luis, beti bezala, laguntzera etorriko zaio; etxean bakarrik baino hobeto dago. Erizainek elkarren ondoan jarriko dituzte aitona-amonatxoak, elkarri begiratuko diote, elkarri eskua eman eta lo-kuluxka egingo dute biek. Begiratu-begiratu egingo die Rosauritak zurrunga egiten dutelako. Mehe-meheak izango dira zurrungak. Azkenetan daude biak. Behatz erakuslearekin seinalatuko ditu aitona-amonatxoak umeak. Denari bai esaten dion aitak ez du jakingo nola adierazi alabari ez dela hatzarekin seinalatu behar. Beranduegi izango da, gelan, egoera bertsuan dauden denek begiratu egingo diote bikote nagusienari.
  • Ai, barkatu. Beste leku batean nuen burua. Kafesne bero-beroa, mantekila eta mermeladadun tostada batekin, mesedez.
Burua Angelines, Josune, Alberto eta Oswaldo dauden gelara joan zait. Hileko lehen ostegun guztietan elkartu izan naiz beraiekin bertan, egoera bertsuan. Ez naute berriz harrapatuko, ordea. Ez joateko baimena eman didate. Sendatu naiz. Gela horretan egon denak ez du bueltatu nahi. Jarriko dituzte ahalik eta argi goxoenak; paisaia atseginak dituzten koadroak, Santa Clara uhartea; eta eserleku erosoak. Baina egon denak ez du bueltatu nahi, eta egon ez denak ez du ezagutu nahi. Hala ere, ohiturari jarraituz, hileko lehen osteguna denez, gaur ere, etorri naiz Donostiaraino. Hirira jaitsi naiz, ordea. Hotel de Londres y de Inglaterrako terrazan eserita nago, uharteari begira-begira. Ez dago koadroetan agertzen den bezain urrun kontinentetik. Itsasbehera balego, agian…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT