
Ikastaroan tiro kirolaren arlo teorikoalanduko dute eta praktikak ere egingo dituzte. Posturak, segurtasunneurriak eta karabinaren funtzionamendua landuko dituzte. Praktikarenarloan, karabinekin ariko dira haurrak Eitzagako parkean. Informaziogehiago biltzeko Zumaragako Field Target Elkarteko kideekinharremanetan jarri behar da, horretarako hiru bide daude:bastlar@fieldtargeteuskadi.org helbide elektronikora idatziz,Euskadiko field targeteko webgunean edo 615 267 413 telefonozenbakira deituta.