
Urola Garaiko Industrialdea SprilurS.A.k, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek osatzen dute.Bere egitekoa, eskualdeko garapen industriala bultzatzea da. Enpreseieuren garapena bultzatzeko partzelak, pabilioiak eta lokalakbideratzen dizkie prezio onean. Egin behar horretan, garapenjasangarria bultzatzea da Urola Garaiko Industrialdearen bestehelburuetako bat.
Horretarako, hainbat proiektu ari diraaurrera eramaten. Tartean, industriarako eraikin jasangarrien gidabat garatzen ari dira, baita, plaka fotoboltaiko eta geotermikoeninstalakuntzak egiten, degradatutako ingurunean berreskuratzekoplanak diseinatu edo ingurumen-neurriak hartu.
Etorkizunean, Zumarraga eta Legazpiartean egingo den Elbarrena industrialderako ordezkoenergi-iturrietan inbertitzea aurreikusita dago. Ingurumen estrategiahonen baitan ezarri dira plaka fotoboltaikoak Zumarragakoindustrialdeko bulegoen eraikinean. Guztira 49.721 euroko inbertsioaegin da, 14 urtetan berreskuratzea aurreikusten delarik. Ekaintaldeak egin du instalakuntza 85 metro koadro hartzen dituen eremuan.
Egilea: Tellez