
Larunbatean Gernikako Nazioarteko XVDuatloia egin zen. Euskadiko esprint distantziako Txapelketa etaEuskal Herriko Zirkuituko zortzigarren proba jokatu ziren bertan.
Bart Aernouts belgiarra izan zengaraile gizonezkoetan eta Alexandra Luison frantzesa emakumezkoetan.Parte hartzaileek korrika 5,2 km, bizikletan 26 km Urdaibai inguruaneta bukatzeko 2,6 km korrika osatu behar izan zituzten. UrolaAsirauto Plazaola taldeko kideak ere bertan izan ziren proba hauetanparte hartzeko.
Taldeko neskek beste behin ohorezkopostu bat eskuratu zuten Bilbaotri taldearen atzetik bigarren postuaeskuratuz, garaipen honi esker Euskal Herriko zirkuituaren lidergoanmantentzen dira. Nabarmentzekoa da taldeko Gema Hernandezek burutuzuen lana, meritu handiko 9. postua lortu baitzuen sailkapenorokorrean eta 4. postua Euskadiko Txapelketan podiumetik 7segundora. Aintxine Kerejeta 18. , Ainhoa Garcia 19. eta AinhoaParrak 23. postuan sailkatuz taldearen lan ona borobildu zuten.
Gizonezkoetan Xabier Lopez izan zen taldeko lehena helmugan 95. postuan. Parte hartu zuten gainontzekotaldekideak Jon Aramendi, Roberto Renilla, Aitor Izagirre, RaimonDiaz, Jon Murua, Arturo Mariscal eta proba arazo fisikoak medioamaitu ez zuen, Asier Murua izan ziren. Guztiek maila altua duenproba honetan oso lasterketa duina osatzea lortu zuten. Taldekakosailkapenean 22. postua lortu zuten.
Igandean Arbizun
Igandean berriz, distantzia motzekoArbizuko XV. Duatloia egin zen eta Euskal Herriko zirkuitukobederatzigarren proba jokatu zen bertan. Duatletek ibilbide gogorbati aurre egin behar izan zioten, lasterka 8km, bizikletan 32km etaberriro ere lasterka 4 km osatuz. Mikel Otaegi eta Radka Vodickovaizan ziren probaren garaileak.
Urola Asirauto Plazaola taldekobederatzi duatleta bertaratu ziren Arbizura. Gizonezkoetan taldekakosailkapenean bigarren postua eskuratu zuten Iruñako LagunakSaltoki talde indartsuaren atzetik, Jon Azpiazu 9. , Aitor Alberdi11. eta Josetxo Mugika 22. izan ziren taldearentzat puntuak eskuratuzituztenak.
Ezin aipatu gabe utzi Josetxo Mugikarengaraipen berri bat betaranoen 2. mailan eta Jexux Lizarazu eta EduPerezen 6. eta 7. postuak beteranoen 1 mailan. Iñaki Etxanizeta Jon Muruak maila ona eskaini zuten baita ere.
Emakumezkoetan Gurutze Altuna izan zenproba amaitu zuen taldekide bakarra zazpigarren postua eskuratuzsailkapenean eta bizikletan denbora onenetan egotea lortu zuelarik.Idoia Gardek ez zuen proba amaitzerik izan.
Datorren asteburuan taldeko hainbatkide Senperera joango dira larunbata eta igandean ospatuko direnmaila eta distantzia ezberdinetako probetan parte hartzera.