
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Cary Joji Fukunaga.
- Gidoilaria: Cary Joji Fukunaga.
- Antzezleak: Paulina Gaitán, Edgar Flores, Kristyan Ferrer, Tenoch Huerta Mejía.
- Herrialdeak: Mexiko eta AEB.
- Urtea: 2009
- Iraupena: 96 minutu
Filmari buruz
Filmak bi gazteennondik norakoak ditu kontagai: Sayra, aita eta osabarekin batera,trenez doa Mexiko alderantz, muga nola edo hala igaro eta EstatuBatuetara heltzeko asmoz. Willy, “Casper” goitizenaz ere ezagunadena, Sayraren tren berean doa baina arrazoi ezberdinengatik.“Salvatrucha” klan bortitzarekin nahastuta egon den garaia atzeanutzi nahian dabil Willy mexikarra eta trenean Sayrarekin topo egingodu.
Filma bi errealitate ezberdinirudikatzen saiatzen da, mundu hobe bat bilatzearen ametsa buruandarabilten emigranteak alde batetik, gehienentzako ezinezkoa izangoden ametsa, eta “Mara Salvatrucha” bezalako kale banda batena,auzo miserableenetan gazteei itxurazko familia, babesa eta autoestimaeskaintzen diena. Bi istorioak modu naturalean gurutzatzen dira, etakontatzen denari halako samurtasun eta goxotasun kutsua ematen dio,ugariak baitira gertaera latzak eta sufrimenduak.
‘Victoria para chino’ laburmetraiarekinestreinatu zen Cary Yoji Fukunaga zuzendari eta gidoilari bezala,bietan emigrazioaren gaiari eutsiz. Hartan Mexiko eta EEBBen artekomuga kamioi baten ezkutatuta klandestinoki gurutzatzen saiatu ziren80 gizakiren historia kontatzen zuen, eta kamioi barruan itxita nolaabandonatu zituzten, haietako 13 hilda suertatu zirelarik. Bere azkenfilm honekin Sundance-ko Zinemaldian zuzendari onenaren eta argazkionenaren saria jaso zituen.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi otamotz.eus-en XVII. zikloko egitaraua osorik.