
Espainiako Gobernuak emango duen tokikoinbertsioetarako fondoarekin hiru proiektu gauzatu nahi dituUrretxuko Udalak. Guztira 732.000 euro emango jaso ditu Udalakestatuko bigarren E Plan-aren barruan, iaz baino 500.000 eurogutxiago.
Liburutegian aldaketak egitekoerabiliko da diru laguntzaren zati bat. Gune hau berritu eta handitunahi da eta Kzgunea ere bertara eramatea da asmoa. Lanak hasi berriakdituzte eta hori horrela liburutegia itxita dago irailaren amaieraraarte.
Beste bi proiektuak
Estatuko Fondotik jasotako diruarekinbeste bi proiektu ere egin nahi ditu Udalak eta udaletxea ere berrituko da. Udaletxea berritzeko lanen lehendabiziko faseafinantzatuko da diru honekin, sotoari dagokiona. Bertanudaltzainentzako bulegoak atondu nahi dira eta baita udalartxibategia segurtasun osoz gordetzeko leku bat atondu ere.
Azkenik Santa Barbara inguruanur-emaria hobetzeko lanak egin nahi dira. Uraren kudeaketa hobetzekoIturmendi azpian deposito handi bat jarri nahi da baserritarrei urtratatua emateko eta dauden ur baliabideak hobeto aprobetxatzeko.