
Zumarragako Udaleko berdintasun sailakautozaintza eta etxeko lanetan autonomia lantzeko tailerra antolatudu. Iaz ere egin zuten, 55 urtetik gorako gizonezkoentzat, etaerantzun ona jaso zuela ikusita maiatzaren 17an hasiko da bigarrentailerra.
Hamar saio egingo dituzte, etahorietan ondoko arloak landuko dituzte: elikadura orekatua,sukaldaritza, garbitasuna eta ordena, norbere burua zaintzea, arropaatontzea, eta osasuna.
Izen-ematea
Zelai Ariztikultur etxean da ikastaroa, astelehenetan eta asteazkenetan10:00etatik 12:00etara. Atzo ireki zuten izena emateko epea, etamaiatzaren 13an itxiko dute. Zelai Arizti kultur etxeko sarreran edoondoko postara mezua bidaliz apunta daiteke:berdintasuna@zumarraga.net. Postaz izena emanez gero mezuanizen-abizenak, adina eta telefono zenbakia idatzi beharko da.
Argazkia: gizonak plantxan, internetetik hartutako argazkian.