
Duatloi denboraldia ez da bukatu. Asteburu honetan Zornotzako Duatloi Motza eta Biarritz Olimpiquetaldeak antolatutako Senpereko Triatloia jokatu dira. Kirol egutegianohikoa den triatloi honetan hegoaldeko eta iparraldeko triatletekSenpere inguruko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan zutenlarunbatean eta igandean.
Larunbatean egindako saioan JonAzpiazuk azpimarratzekoa den 14. postua lortu zuen ZornotzakoDuatloian. Senpereko triatloiari dagokionez, larunbatean erlojuarenkontrako taldekako probak jokatu ziren kategoria ezberdinetan:gizonekoetan, emakumezkoetan eta mistoan. Esprint neurrian (750 m –16 km – 6 km) 80 talde lehiatu ziren.
Urola Asirauto Plazaolak Idoia Gardek,Ainhoa Garciak eta Gema Hernandezek osatutako taldearekin hartu zuenparte. Proba bikaina egin zuten eta horren ondorio da lortu zutenmeritu handiko bigarren postua, hasiera batean faborito ziren taldeenaurretik. Gizonezkoen taldea Mikel Muruak, Jon Muruak, RobertoRenillak eta Joseba Garmendiak osatu zuten, lasterketa ona burutuzuen taldeak, azken sailkapenean erdialdeko postuetan kokatu zelarik.
Igandean buruz buruko norgehiagokakjokatu ziren super esprint, esprint eta olinpiar mailetan. Bertantriatleta hasiberriek goi mailako kirolariekin parte hartzeko aukeraizan zutelarik. Urola Asirauto Plazaolaren aldetik, igandean DaniHeras superesprintean, Ainhoa Garcia, Juan Carlos Rueda, Jose ManuelBenitez eta Jon Aramendi esprintean eta Aitor Alberdi, JosebaAlberdi, Mikel Murua, Jon Murua eta Joan Azpiazu triatletek olinpiarmailan neurtu zituzten euren indarrak.
Emaitza onak lortu ziren proba hauetanere. Azpimarragarria Dani Herasen 6. postua Superesprintean, AinhoaGarciaren 7. postua esprintean eta Aitor Alberdiren 10.a eta MikelMuruaren 21.a olinpikoan.
Hurrengo hitzorduak maiatzaren 8an eta15ean izango dira, Ermuako, Altsasuko eta Bilboko duatloietan,hurrenez hurren.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola