
Urretxuko eta Zumarragako Lekaio kulturtaldeak bi dokumental emanaldi prestatu ditu maiatzerako. Ostegunbanatan egingo dituzte proiekzioak, bihar eta maiatzaren 13an.
Biharko emanaldian 1512-2012, Nafarroa bizirik dokumentalaproiektatuko dute. Nabarralde elkarteko kide Beni Agirre Urretxunizango da. 20 minutuko iraupena du dokumentalak, eta ondorensolaserako eta informazio trukaketarako tartea irekiko dute.Emanaldia 19:30ean hasiko da, Urretxuko kultur etxean.
Bigarrena,maiatzaren 13an
Josu Martinezek zuzendutako Itsasoaren alabalana, berriz, maiatzaren 13an proiektatuko dute. DonostiakoZinemaldian estreinatu zen filma, eta GALek hil zuen Mikel GoikoetxeaTxapela-ren alaba Haize Goikoetxearen bizipenak kontatzen ditu.Emanaldia 19:00etan hasiko da Urretxuko Labeaga aretoan. GITE-IPESelkarteko kide bat bertan izango da. Egileekin hitz egiteko aukeraizango da.