
Zumarragako Zelai Arizti zinema-aretoanMugaldekoak filma emango dute gaur, 20:30ean. ETBk eta Tentazioaketxeak ekoitzitako elkarlanaren emaitza da filma. II. Mundu GerranIparraldeko eta Hegoaldeko mugan girotua, amodioa, mugalariak etakontrabandoa ditu hizpide.
1940ko hamarkadan kokatuta,Nafarroako mugaldean garai hartan aliatuen alde jarduteko eratutakoComette sarean oinarritua da.
Comette sarea
Mugaldeko nafar askok eta askok pilotu ingelesei lagunduzieten. Comette sare konplexuagoaren katebegi ziren. Nazien lureremuan eroritako pilotuak Alemaniatik Ingalaterraraino eramanzituzten sarearen bitartez. Ingelesek, frantsesek, belgiarrek etaeuskaldunek parte hartu zuten.
Fernando Bernues eta MireiaGabilondo dira zuzendari. Filmak 90 minutuko iraupena du.