
Musika banden zortzigarren alardea etzi, igandea ospatuko da Zumarragan, udalak antolatuta. Hiru musika banda elkartuko dira. 12:30ean Zelai Arizti parkean joko dute, edo eguraldiak lagunduko ez balu areto barruan.
Hiru bandak 10:30ean Zelai Ariztin elkartuko dira eta hamaiketan entsegu orokorra egingo dute. Harrera ofiziala kultur etxean egin, eta 11:45ean kalejirara aterako dira.
Banda bakoitza Zumarragako toki banatatik aterako da. Lekeitikoa Leturiarren plazatik abiatuko da, eta Izazpi eta Buska Isusi kaleetatik Zelai Ariztira joango dira, azkenean plazara iristeko. Irungo musikariak Eitzagatik atera eta San Gregorio kaletik jaitsiko dira Piedad kalera, Soraluzetik plazara iristeko. Zumarragako Musika Banda Geltokietako plazatik atera eta Sekundino Esnaola Kaletik plazara joango da.
Guztien artean errepertorio zabala eskainiko dutela iragarri dute.
Argazkiak: igandeko alardean parte hartuko duen Lekeitioko banda. (Utzita)