
Eguerdiko 12:00etan Zumarragako Udalakindarkeriagatik hildako hainbat zumarragarri omenaldia egingo die, udaletxe atzeko Clara Larrañaga parkean. Omenaldia berandu datorrela eta horregatik ezin dela gehiago atzeratuaitortu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Eusko Jaurlaritzakoeta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak bertan izango dira, nahizeta konkretuki nortzuk etorriko diren ez duten aurreratu.
Alde batetik ETAk Zumarragan 2000.urtean hildako Manuel Indiano (PPko zinegotzia) eta Jose Mari Perez1979an hildako Espainiako Poliziako agentea omenduko dituzte.Bestetik, “ekintza terroristetan” zendutako Zumarragakosemeak gogoratuko dituzte: Iñaki Mendiluze 1995ean Itsasondonhildako ertzaina eta Isidro Etxaniz, Ataun eta Lazkao arteanjarritako barrikada bategatik istripua izanda hil zen zumarragarra.
Egilea: Asier Zaldua.