
Antigua Abesbatzak lehiaketa maiatzaren22an, larunbata, izango da Antioko baselizan. Aurretik, gorputzespresioa eta konposaketa lantzeko tailerra emango dute haurrenabesbatzak zuzentzen dituzten musikariei zuzenduta. Susa Herrera etaJosu Elberdin izango dira irakasleak. Egun berean Zelai Ariztiaretoan da kurtsoa.
Herrera Pontevedrako Unibertsitateko(Galizia) pedagogia irakaslea da, espresio musikaleko arloan aditua.Tailerrean gorputz espresioa landuko dute, 10:00etatik 11:45abitarte.
Eguerdiko hamabietan Josu Elberdinek konposaketareninguruko hitzaldia emango du. Haur abesbatzentzat espreski sortutakolanei buruz ariko da, baita berak idatzi dituen eta arratsaldeanlehiaketan parte hartuko duten koruek abestuko dituzten abestieiburuz ere.
Antioko koru lehiaketan lau abesbatzak partehartuko dute, Madrilgo, Bartzelonako, Asturiaseko eta Oñatiko(Gipuzkoa) koru banak. Lehiaketa bukatu ondoren Herrera irakasleakklase magistrala emango du Antion bertan, parte hartuko duten lauabesbatzek lagunduta.
Tailerretarako tokiak mugatuak dira etaaldez aurretik eman behar da izena. Lanegunetan 943 57 77 69 telefonozenbakira dei daiteke, 10:00etatik 13:00etara; edo mezua postaelektronikoz hona idatzita: antigualehiaketa@euskalnet.net