
Maiatzaren 18an ospatuko da MuseoenNazioarteko Eguna. Horren harira hainbat ekintza antolatu diraUrretxuko Urrelur mineralen museoan gaur hasi eta hilaren 21era arteluzatuko direnak.
Ibilaldi mineralogikoa
Urtero arrakasta handia izaten duenekimena da irteerarena. Aurten Elgoibarko antzinako berun meategiabisitatzea da asmoa. Irteera maiatzaren 15ean izango da eta hil honen12ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Izen ematea UrretxukoAizpuruenea kultur etxean egin beharko da, 35 euro ordainduta,autobusa eta bazkaria barne. 16 urtetik beherakoena 25 euro izangoda.
”Museoak kalera” jolasa
”Museoakkalera” jolasa ere errepikatuko dute aurten. Gaur hasi eta hilaren21era bitartean izango da, eta iazko moduan Urretxuko eta Zumarragakomerkatariek parte hartuko dute. 90 dendatako erakusleihoetan mineraleta fosil aleak erakutsiko dituzte, eta jokoan parte-hartzaileekbilduma bat osatu beharko dute, aleen irudia eta ezaugarriak jasoz.
Saria partaide guztiek jasoko dutezuzenean, eta oparia jasotzera Urrelur museora joan behar da,maiatzaren 18tik 20ra (17:00-20:00). Oparia jasotzeaz gain tamainahandiko lau mineralen eta USB memorien zozketan sartuko diralehiakideak. Hilaren 21eko jaialdian egingo dute zozketa, Iparragirreplazan museoaren alboko lorategian. Urre, Lur eta Lagun dinosauroakbertan egongo dira.
Erakusketa bereziak
Urrelurmuseoak erakusketa berezia jarriko du datorren astelehenetik aurrera.Historiaurreko itsasoen barnean eman diote izena, eta Icitosaurioeneta marrazoen fosilak bilduko ditu. Hilaren 21era arte egongo daerakusketa. Maiatzaren 18ko Museoen Nazioarteko Egunerako, ordea,ordutegi bereziak prestatu dituzte, erakusgelako ateak goizez etaarratsaldez irekiko baitituzte. Bisitaldi gidatuak ere egin ahalkodira hilaren 15etik 18ra bitartean. Euskaraz eta gaztelaniaz emangodituzte azalpenak.
Argazkia: iaz egin zen ibilaldi mineralogikoaren irudi bat. (Utzita)