
Karmakros antzerki tailerrak Asvineneaelkarteak antolatutako antzerki lehiaketako hirugarren kanporaketairabazi du finalerdietarako txartela eskuratuz. Ez da hori izanegunotan herritar batek antzerki arloan jasotako sari bakarra izan,izan ere, Karmakros taldearen sortzaileetariko bat izan zen JosebaGil zumarragarrari Max sari entzutetsuetako bat eman diote,Animalario taldearekin ”Urtain” lana ekoizteagatik.
Antzerkitailerreko hiru emakumek hartzen dute parte obran. Antzezlana kritikasozial bat da, ideia bat clown lengoaian botatzen saiatzea. Antzerkitailerrean zurrunbilo batean murgilduta dabiltza. Hilaren 14anfinalerdietako antzezlana izango dute, 16an Eitzako San Isidrojaietan ariko dira eta 30ean, Zumarragako kaleetan ikusi ahal izangoditugu.
Max saria
Finalerdietarakosailkapena ez da Karmakroseko kideek jaso duten sari bakarra izan,Joseba Gil zumarragarrari Max sarietako bat eman baitzioten pasa denmaiatzaren 3an. Animalariorako ekoitzi duen Urtain lanari esker jasodu saria.
Sari hauek tailerraren lan isilari eginiko aitortzaere badira. Hainbeste urteren atzetik, Urretxun eta Zumarraganantzerkiaren sugarrak inoiz baino biziago jarraitzen duen seinale.
Argazkia: Karmakros antzerki tailerra.