
Larunbatean Ermuako Triatloi Taldeakantolaturiko Ermuako Duatloi Sprinta jokatu zen. Duatletek lasterka5,3 km, bizikletan 22 km eta amaitzeko 2,5 km lasterka osatu beharizan zituzten. Gizonezkoen sailean Raf Baugh australiarrak egin zuendenbora onena eta emakumezkoetan Ainhoa Murua zarauztarra izan zenirabazle.
Urola Asirauto Plazaolatik bostduatleta bertaratu ziren: Josetxo Mugika, Edu Perez, Gurutze Altuna,Gema Hernandez eta Ainhoa Garcia (argazkian).Guztiek ere emaitzabikainak lortu zituzten, Josetxo Mugika 29. sailkatu zen etabeteranoen 2. mailan bigarren izan zen, Edu Perez 37. eta beteranoen1. mailan hirugarren.
Emakumeei dagokionez Gurutze Altuna 7.,Gema Hernandez 13. eta Ainhoa Garcia 14. sailkatu ziren. Lortutakodenbora hauei esker taldekako sailkapenean beste behin garaipenalortu zuen Urola Asirauto Plazaolak, denboraldiko bosgarrena. Hortazharatago, eta Euskal Herriko Zirkuitua bukatzeko bi proba falta direnarren, taldeak zirkuituko garaipena ziurtatuta daukala esan daiteke.
Hurrengo hitzorduak datorrenlarunbatean Altsasun eta Bilbon egingo diren duatloiak izango dira.