
Antioko interpretazio zentroarengaineko azken berriak azaltzeko, eta martxoan Antiguarekin herriplataformak egindako baieztapen batzuk gezurtatzeko prentsaurrekoaeman zuen atzo Mikel Serrano Zumarragako alkateak.
Interpretazio zentroko lanak hasiaurretik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ingurumen-inpaktuariburuzko txostena onartu behar du. Behin onarpena jasota,udalbatzarrean onartu beharko litzateke lanen hasiera. Aurreikuspenakbetez gero, onarpena maiatza amaiera eta ekaina hasiera bitarteanegingo lirateke. Lanak berriz Santa Isabel jaiak pasata hasikolirateke, posible da dena den, abuztura edo irailera atzeratzea. Horida alkateak esan duenez lanak oraindik hasi ez izanaren arrazoia,”eta ez, herrian zabaldu den zurrumurru batek dion bezalaplataformak egindako protesten eraginez”.
Bestalde, Antiguarekin herriplataformak martxoan egindako adierazpenei erantzun nahi izan dieSerranok. Batetik, bi aldeek izandako bilera bateko datuak aipatuzituen orduan plataformak. Serranoren ahotan jarri zuten,interpretazio zentroa errentagarri izateko urteko 55.000 bisitariizan behar zituela Antiok. Alkateak datu hori ez dela zuzena azalduzuen atzoko agerraldian. Eta datua zuzendu nahi izan du Antiok,2009an 55.000 bisitari izan zituela esanez.
Bestalde, Antiguarekin taldekoordezkariek, Udalari interpretazio zentroak izango duen museorako ezduela edukirik aurkeztu leporatu zien. Mikel Serranok esan duenez,ideia lehiaketako pleguetan argi eta garbi agertzen da museoaderrigorrezko puntua izango dela interpretazio zentroaren proiektuan.Gaineratu duenez, bertan bilduko dira Zumarragako, Antioko baselizakoeta eskualdeko historia, XIX. mendean trena Zumarragara iritsi zenekodatuak etab. luze bat.