
Etxalarreko bentan Ander Erasunekbotatako desafioa jaso eta gero, iritsi zen azkenean eguna. XabierZaldua zumarragarra igandean neurtu zen Erasunekin aurrez gelditubezala Azpeitiko zezen-plazan, 12:00etan. Kanaerdiko hamar enborebaki behar izan zuen bakoitzak, egurrak erdi bana jarrita, etaondoren plazari ehun buelta korrika ematea zen egitekoa (10 kilometrodenera).
Enborrak mozten amaituta lasterka hasizirenean okertu zen guztia Erasunentzat, Zalduaren mesedetan.Lasterketa hasi zenean Erasun ondoezik sentitu zen, zorabioren battarteko. Azkenean erretiratu beharra izan zuen eta apustuaZalduarentzat izan zen. Bakoitzak 3.000 euro jarri zituen.
Asko entrenatuta
Ez da seguruenik kirolari batentzatirabazteko modurik atseginena, baina hala suertatu zen igandeanAzpeitian. Zalduak gogor entrenatu zuela aitortu zuen aurretik.Antioko baselizari bueltaka egin zituen korrika entrenamenduak.Hasiera hasieratik azaldu zuen gainera, korrika erosoago sentitzenzela bera. Ramon Etxeberria eta Genaro Laskurain izan zituen Zalduaklaguntzaile Azpeitian.
Argazkiak: Zaldua aizkoran, Antion apirilean egin zuen saiakeran.