
Aitor Etxeberria margolaria, izatezMendarokoa den arren, ondo ezagutzen du Urretxu, urteak baitaramatzakultur etxeko pintura tailerra zuzentzen. Modu honetara, etaUrretxuko eta Zumarragako udalen laguntzarekin etorri zaio biherrietan erakusketa egiteko aukera.
Paisaia pribatuak
Erakusgai jarri dituen margo guztiakbadute zerbait komunean. Guztiek dute Etxeberriak Txinara egindakobidaiaren eragina. Artistak dioenez forma iheskorrak, artikulazioenjolasak eta estruktura bereziak ekarri ditu bertatik. Guztiekosatutako bilduma ”paisaia pribatuen” gisa izendatu du.
Erakusketa maiatzaren 23ra arte egongoda ikusgai bai Urretxun, Juan de Lizarazu aretoan eta baitaZumarragan ere Zelai Ariztin ondoko ordutegietan: asteartetiklarunbatera 17:30etik 20:30era eta igandetan 12:00etatik 14:00etaraeta 17:30etik 20:30era.
- Ikusi bideoa jarraian: